XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nola ezetz! erantzun zuen Txokoloskik.

Beno zer diozu: baietz ala ezetz?

Baietz! esan zuen Txokoloskik.

Orduan mugi zaitez! esan zuen Julek ozenki.

Atarian egongo naiz zuen zain!

Hans-Joakinekin, ala? galdetu zuen Tobik.

Ez! purrust egin zuen Julek.

Ez iezadazu aitatu ere egin!

Tobik, arreba etxeko aterantz joaten ikusi zuen eta bere ondoren atea ixten.

Istiluren bat izan al du Hans-Joakinekin, ala? jakin nahi izan zuen Txokoloskik.

Bah, noiz ez dute istilurik, esan zuen Tobik.

Eta Txokoloskik Julerekin ilusiorik egin ez zezan, horrela jarraitu zuen Tobik: Julek denekin izaten ditu liskarrak!

Horregatik du bi astetik behin lagun berriren bat!

Baina horrek ez zirudien Txokoloski batere hunkitu zuenik.

Kaja txoroan ere amaigabe ziharduten istiluka!

Nik ez dihardut amaigabe istiluka! erantzun zuen Tobik.

Julerekin ezik, ezta?